XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gernika 30 urte eta oraindik sutan

Bai, irakurle; ogeitamar urte betetzen dira aurten, Gernika, euskotarren uri deuna erre zigutenetik eta oraindik ere sutan dago uri santua.

Eztira itzali españarrek biztu zituten sugarrak, eta eztira itzaliko Arbola Santuak, azke ta libre, antxiñako gure asaben denboratan bezala, bere itzal ederra Euzkadi guztira zabaldu arte.

Sutan iraungo du Gernikak, eta erri santuarekin batean, sutan iraungo dute euskotar guztion biotzak.

Badira gertakizun batzuk iñoiz aztu ezin ditezkenak eta orietako bat Gernikaren erreketa duzute.

Astelena zan.

Oi bezela, antxen bildu ziren Gernika inguruetako nekazari ta lugiñak beren abere eta lur oparoan bildutako uzta zorituekin.

Antxen bildu ziran ez bakarrik nekazari ta lugiñak baita alboerrietako millak lagun ere azokaren usaiera.

Beterik zegoen uria, iendez ganezka.

Naizta garai artan gudu gorria orruka ari Euzkadiko mugartean, Gernikan, astelen artan eta lipar batez beintzat, bakearen laztan beroa zan nagosi.

Bat-batean baña, zerua abarrots ikaragarriz bete zan eta gaindegietatik asi ziran erortzen, españar agintari zitalek aginduta, lerkaiak, burniz eta suz ernari.

Su artu zuen Gernikak lau alderdietatik; millaka lerkai erortzen ziran erri gaxoaren biotzean eta ori gutxi bailitzan egazkin gaizkille aietatik, metralleta ilgarriak ari ziran, suzko segak bailirakean, uri artan bilduta zeuden euskaldun errukarrien bizia epaitzen.

Ango sarraskia, ango ilbearra! Erio, españarrek bultzatuta, bere uzta negargarria egiten ari zan uri santuan.

Picassoren margokia, Gernikan gertatuaren irudi epel bat besterik ezta.

Zertako berriz ere oroitu gertari deitoragarri aiek?

Oraindik ere Gernikak darion garrean gure biotz otzituak berotzeko.

Ondo zekien bai etsaiak zertan ari zen Gernika erre zuenean.

Gernikarekin batera Euzkadi osoa ere erre nai zuten.

Baña erratu egin ziran.

Iñoiz baiño pizkorrago ari da euskal-gogoa bazter guztietan jeikitzen.

Or dator gure gaztedi berria buruak zut, eta ikurriñak goi.

Ez, Gernikako garrak eztira oraindik itzali: laister datorkigun ABERRI-EGUN ZORIONTSU ARTAN ITZALIKO DIRA.

Gertu beraz!